ARBASOEN ITUNA

ARBASOEN ITUNA

Editorial:
EREIN
Año de edición:
Materia
Itzulpenak
ISBN:
978-84-9109-235-3
Páginas:
472
Encuadernación:
Rústica
22,00 €
IVA incluido
En stock

Toti Martínez de Lezeak ARBASOEN ITUNA dakarkigu, ENDA LUR eleberriaren jarraipena. Eleberri hura ?idazlearen gainerako obrez oso bestelakoa eta biziki originala? kokatuta zegoen garaitik berrogei bat urtera gertatzen dira honako honetako istorioak, Enda Lur harrigarrian hauek ere, baina beste paraje batzuetan.Herensugearen Mendilerroan, hain zuzen ere: tradizio eta antzinako sinesmenez jositako mendialde batean, Iluniako hiriaren eta Iparraldeko Itsasoko kostaldearen artean. Hantxe dago Endako Zazpi Mendi Sakratuetan bigarrena: Arrano Harri. Handik begiratzen du Amari jainkosak bere herria, bere seme Ingumaren, Gaueko Jaunaren beraren mehatxuari aurre eginez.Badira, halaber, leinuak, buruzagiak, haien arteko liskarrak? Buruzagien artean, Itunaren Zaindariak nabarmentzen dira, beren lurra gauten gudaroste ahaltsuaren inbasiotik defendatzeko prest dauden gerrariak. Batez ere, Garren seme Xemeno eta Ihabar, aguretua, dagoeneko, Endara maitearekin elkartzeko aukera baten peskizan. Pertsonaia horiek eta, besteak beste, Laiane sendalari gaztea, Urtun maitemindua, Ubaldo gutiziatsua eta Adelio, aurrekoa bezain handinahia, hartu ditu Martínez de Lezeak bidelagun, mitologiaz eta historiaz duen ezagutza sakonean eta, nola ez, bere irudimen oparoan oinarriturik berregin duen garai bat irudikatzeko.

Artículos relacionados

Otros libros del autor