ESKOLAKO ARBOLA

ESKOLAKO ARBOLA

Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
Materia
De 0 a 6 años
ISBN:
978-84-7681-954-8
Páginas:
36
Encuadernación:
Cartoné
13,00 €
IVA incluido
En stock
Añadir a la cesta

Ingurumeneko hezkuntzaren garrantzia eta naturarekiko harremanak ikasleen prestakuntzan eta hezkuntza komunitatearen lankidetzan duen garrantzia ageri-agerikoa da ?Eskolako arbola? liburuan. Egitura zirkularreko istorio honek, hizkera soilaren bidez, ume baten eta arbola txiki baten arteko harremana kontatzen du: arbola haziz joanen da mutikoak emandako maitasunari esker, eta mutikoari jarraikiz besteek ere ematen dioten maitasunari esker. Hasieran mesfidati agertu arren, irakasleak berak onartuko du ikasleen proposamena, eta, horrela, botanikarien arreta erakarri.

Egileak orrialde bakar batzuetan laburtzen du urteak iraunen duen prozesua, eta ume talde ardura da arbola ongi zaindu eta babestu nahi izatearen sinboloa. Baina, haratago doa, proposamena beste eskola batzuetara iritsiko baita: haziak bidaia bat eginen du, eta, harekin batera, ingurumena eta planeta zaintzeko kontzientzia soziala.

Eskola bateko patioaren eremu murritzean gertatuta ere, Emilio Urberuagak -2011ko Irudigintzaren Sari Nazionala jasotakoa- zenbait ikuspuntutan jarrarazten ditu irakurleak, eta denbora iraganarazten du pertsonaien joan-etorrien bidez, aldaketa meteorologikoen bideez,, arbolaren garapenaren bidez. Nabarmenak dira irudietan koloreak, eszena bakoitzaren adierazgarritasuna eta testutik kanpoko osagaiak ere, ikusizko irakurketa aberasten baitute.

«Liburu honetako arbola ikur bat da, agerian uzten baitu hezkuntza proiektu berri eta integratzaile bat benetan zaindu eta landuz gero hazi eta handitzen dela, beste eskola batzuetara ere iristen dela». (Antonio Sandoval)

Artículos relacionados